Ingurugiroa errespetatuz, kalitatezko zerbitzua baloratzen duten bezeroen beharrak asetzea da Kuzuk duen zeregin nagusia, lan talde egonkorra eta motibatua sortuz eta bezeroaren baldintzak betetzen dituzten osagai mekanikoak hornituz.
Hauexek dira, kalitatea eta ingurugiro arloetan Kuzuk dituen gidalerroak:
- Iso 9001 eta Iso 14001 arauak lortu eta mantendu.
- Kalitatea ( bai produktuarena nola Kudeaketa Sistema Integratuarena ) gure erakundearen kulturaren oinarrizko elementu batean bihurtu.
- Kalitate eta Ingurugiro politikarekin Kuzuko langile guztien identifikazioa eta konpromezua lortu. Aldi berean eta langile guztien ahalmenak aprobetxatuz Kudeaketa Integrala eta Ingurugiro Sistema Integratuaren garapena lortu, sistema eraginkorra izan dadin.
- Kalitate ezaren eta ingurugiroan inpaktuaren kostuak saihestea edota gutxitzea helburu duten prozesu guztien etengabeko hobetzea.
- Enpresari dagokion ingurugiro legeria bete. Gure enpresak gaur egungo ingurugiro legeriaren eskakizunetatik haratago joatea ez du helburutzat.
Modu honetan Kuzuk dituen helburu nagusiak beteko dira, hala nola:
- Bezeroaren asetasuna
- Kalitate ezaren murrizpena
- Inguru Giroaren errespetua