kuzu.es

Pribatutasuna

Datu pertsonalen babesa.

Web gunean erregistratzeko, eta bertako eduki eta zerbitzuetara sarbide osoa izateko, derrigorrezkoa da datu pertsonalak ematea. Erabiltzailea izanen da emandako datu pertsonalen egiaztatze eta zuzentzearen erantzule bakarra. Halaber, KUZU S.M. enpresa salbuetsia dago horren gaineko edozein erantzukizunetik.

Erabiltzaileak emanen dituen datu pertsonalak KUZU S.M. enpresaren fitxategi automatizatu batean gordeko dira (Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean I.F.Z.: B31 544968) inskripzio zenbakia duena). Fitxategia modu konfidentzialean erabiliko da abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu pertsonalak babestearen gainekoak, xedatutakoari jarraiki.

Datuak ematean, erabiltzaileak horien tratamendu automatizaturako baimena ematen du, Web gunean adierazitako helburuetarako. Erabiltzaileak datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu edo horien kontra egiteko eskubidea izanen du edozein unetan. Horretarako KUZU S.M. enpresara jo beharko du (sozietatearen helbidea: Hego Morea Poligonoa 3. kalea, 2. nabea, ezk. - 31191 Beriain, Nafarroa), edo, bestela, sozietatearekin harremanean jarri ahalko da posta elektronikoko ondoko helbidean: kuzu@kuzu.es.

Pribatutasuna

Erabiltzailea Web orri honetara sartzen den lehenengo aldian, KUZU S.M. enpresaren zerbitzariak "cookie" izeneko fitxategi bat birbidaliko dio ordenagailura. "Cookie" izenekoa testu artxibategi txikia da, nabigatzaileak hartu eta biltzen duena, erabiltzailea Webean nabigatzen den bitartean. Horrela, KUZU S.M. enpresak erabiltzaileak orrian barna nabigatzean sortzen dituen zenbait informazio jasotzen ahal ditu, hurrengo bisitetan Web orria erabiltzailearen lehentasunetara eta beharretara egokitu ahal izateko.

Nabigatzean erabiltzaileak "cookierik" jaso nahi izanen ez balu, dagokion aukera desaktibatu beharko luke bere nabigatzailean, ordenagailuan "cookieak" instalatzea saihesteko.

Polígono Morea Sur (3ª calle-2ª nave izqda.) 31191 BERIÁIN (Navarra-Spain)

Tel. 948-31 22 37/31 07 61 Fax 948-31 23 42
e-mail: kuzu@kuzu.es